Premio del jurado
∀a∈R,∃b∈R /a*b>a∧a*
∀a∈R,∃b∈R /a*b>a∧a*b>b
(Zenbaki erreal ororentzat beste zenbaki erreal bat existitzen da bien arteko biderkadura bietako edozein baino handiagoa izanik, edo maitasuna)
F(x)=x^2 aita funtzioa zen. F(x)-ek, esponentzialki, lau seme-alaba izan zituen. Hiru handienak, f_1(x)=x^4, f_2(x)=x^6 eta f_3(x)=x^8, bere antzekoak ziren eta aita F(x) harro zegoen.
—Gogor tematzen bazarete, edozer lortu dezakezue
—esan zien egun batean—. Ez
duzue mugarik izango, eta infinituraino iristeko gai izango zarete, ni
bezala.
Laugarren semea, f_4(x)=x^2/(x^2+1), pixka bat ezberdinagoa zen. Hasieran
bere aitaren eta anaien gisakoa zela zirudien. Berauek bezala abiatzen zen,
berauek bezala ziharduen, baina puntu batean inflexio bat gertatzen zitzaion
eta infinituak ihes egiten zion.
—Berriz saiatu beharko duzu
—esaten zion
aita F(x)-ek—. Batzuei beste batzuei baino gehiago kostatzen zaie, baina ezin
duzu amorerik eman. Zure familiaren eredua jarraitu behar duzu.Sutsuki tematzen zen,
adorea ez galtzen saiatzen zen, baina alferrik. f_4(x)=x^2/(x^2+1)-ek 1 abzisan
muga gaindiezin bat zeukala nabaritzen zuen. Gogor jardun arren bere gorakada oso
geldoa zen sabai hura noizbait zeharkatu ahal izateko.
—Zure anaiak jada
infinituan daude, eta zuk ez duzu ezta unitatea ere lortu
—Esan zuen
aita F(x)-ek. Batzuetan hitz saminagoak erabiltzen zituen.
—Lotsatzen
nauzu.Eta f_4(x)-ek negar egiten zuen ezkutuan. Dena den, ez zen hain traketsa.
Bazituen edertasun bereziak, baina besteen hitzek eta bere malkoek ez zioten
ohartzen uzten.Ez zuenez nahi aita F(x)-ek negarrez ikusterik, f_4(x) familia
polinomikoetatik aldendu zen eta bakartasuna bilatu zuen. Puntu batean, funtzio
ezezagun batekin ebaki zen. f_4(x) negarrez zegoela ikustean, funtzio berria
kezkatu egin zen eta galdetu egin zion:
—Zergatik zaude horren triste?f_4(x)-ek
negar egiteari utzi zion, eta funtzio berriari erreparatu zion, lehenago sekula
ikusi ez zuen bat zen, g_1(x)=log(x).
—Zuk ezin nauzu ulertu. Poliki zoaz,
baina zu ere infinitura iritsi zaitezke, nire anaiak bezala, eta nik nahiz eta
bizitza osoa saiatzen eman ezingo nuke harrapatu. Ez dut ulertzen zergatik
zauden oraindik hemen, zenbaki erreal txikienetan, infinitura abiatu
beharrean.
—Infinitura abia naiteke
—erantzun zion g_1(x)-ek—, eta azkenean
harrapatuko nuke, baina orduan ez nuke inoiz ganbiltasuna ezagutuko. Izan ere
hemen da, zenbaki erreal txikienetan, berezitasun berriak ezagutzeko daukadan
aukera bakarra, eta ez dut infinitura iritsi nahi ez dakidan zerbait baliotsua
atzean utzirik.f_4(x)=x^2/(x^2+1)-ek hobeto so egin zion g_1(x)=log(x)-ri.
—Ez
nekien nire ganbiltasuna norbaiten gustukoa izan zitekeenik. Hain ohituta nago, non
arrunta iruditzen zaidan. Baina nirekin bazatoz, ganbiltasuna erakutsiko
dizut.
—Eta zu nirekin bazatoz, infinituraino abiatuko gara elkarrekin.
—Ez
gara galduko?
—Elkarrekin, ez gara inoiz galduko
—erantzun zion g_1(x)-ek.
Baina, ordurako, ezin zen ez f_4(x), ez g_1(x) bereiztu, bai ganbila, bai
infiniturainoko funtzio berri bat osatzen ari baitziren, f_4(x)*g_1(x)
Texto en su lengua original · © su autoría.