Premio del jurado
Istripu (H)utsak
1. KANDELAK
5 urterekin Hego Sudanetik adoptatua izan nintzen, zorte handia izan
nuen; aberats familia bat “tokatu” zitzaidan eta Ginebrako luxuzko etxe
batera joan nintzen bizitzera. 180º-ko bira bat eman zuen nere bizitzak, ohea
beste 5 umerekin partekatzetik, ez nuen m2 bakarra ere inorekin elkarbanatzen.
Bitxia da pertsona baten bizitza kandela bat pizten den bezala piztu
daitekeela pentsatzea, baina gutxi batzuk daukagu hori bizitzeko zortea. Nork
daki umezurztegian nirekinzeuden ume guztiak orain non dauden.
Bizitza erraza
izan dudala esan dezakegu, eskola pribatu batean ikasi nuen txikitatik,
jende aberatsarekin nahastu nintzen eta eskatzen nuen guztia lortzen nuen,
materiala behintzat. Ikastetxe horretan nire ametsa garatzeko beharrezko
jakintza jaso nuen, alabaina, txikia naizenetik bizitzaren sekretuak
estalgabetzeko nahia izan dut.Zientzia arloko irakasleri eta nire jakin-minari
esker, mundu horretan ibili naiz murgilduta betidanik.
Pertsona
kontrolatzailea naiz, ez zait batere gustatzen gauzak nire kontrolpetik kanpo
egotea, eta kontrol hori mantentzearen barruan guztia apuntatzeko beharra
daukat. Orain arte funtzionatu didan teknika izan dela esan dezaket, ustekabe
gutxi izan ditut bizitzan, edo beno bizitza profesionalean hobeto
esanda.
Bizitzan izan dudan kolperik okerrena, 24 urte nituela etorri
zitzaidan, 2063ko martxoaren 27an zehazki. Gurasoek laneko bidaia bat egin
behar zuten Ameriketara, eta aireportura joan behar ziren taxi batean. Aurreko
egunetan eztabaida latzak izan genituen, beraiek laborategian denbora
gehiegi pasatzen nuela esaten zidaten, nik, aldiz, egun osoa lanean pasatzen
zutela aurpegiratzen nien. Beraien lana eta nire izaera itxia zela eta, ez
genuen inoiz harreman esturik izan, baina egun horretan bertan konturatu
nintzen, beraien beharra nuela. Istripu larri bat izan zuten autoak izandako
arazo tekniko batengatik, aita inpaktuan hil zen, ama, berriz, koman sartu zen, eta
ez zen inoiz esnatu. Momentu hartatik, ez dut pertsonekin kontaktu zuzenik izan
eta ez dut autorik ukitu.
25 urteren ostean, nork esango luke bizitzan, lehen
aldiz, hain gazte itzaliko nituzkeela bakarrik urtebetetzeko pasteleko
kandelak. Askok merezi dudala esango luketen arren, ez dut uste urtebetetzea
bakardadean pasatzea inork merezi duenik. Atzera begiratzen jarriz, aurreko
urtean agian nire desio handiena gurasoek beste auto bat oparitzea zen, aurten,
aldiz, ez daukat auto baten igotzeko indarrik, eta gurasoen beharra daukat.
Bitxia da pertsona baten bizitza
kandeletako sua putzada batekin itzaltzen
den bezala itzali daitekeela pentsatzea, baina hori ez dago konpontzerik.
Gurasoekin harreman esturik ez nuen arren, gaur egun neure etxe eta familia
den hori oparitu zidaten, neure laborategia. Gaur, bizirik mantentzen nauen
arrazoi bakarra da. Beno, ez. Badago garrantzitsuagoa den bat;
klonazioa.
2. ZORIONTASUNA
Esperimentuak ume jaio berri baten 4 klon
egitean datza, hauek munduko leku desberdinetara eramango ditut, klase sozial,
erlijio, zein kultura guztiz ezberdinekoak guztiak. 5 urte daramatzat
familia ezberdinekin kontaktuan, eta jada aurkitu ditut hau guztia aurrera
eramateko hautagai perfektuak. 001 umea Hego Sudanera joango da, munduko
herrialde pobreenetakoa; bertako tribu marjinal batean biziko da, bizi kalitate
eskas eta gogor batean. 002 umea, ordea, Ameriketako Estatu Batuetako
leku aberatsenetariko batera bidaliko dut, San Franciscora. Familia aberats eta
kristauan haziko da hau, inork imajinatu ditzakeen pribilegio guztiekin. 003
umea Siriara joango da, momentu hauetan gerraren itzalean bizi den herri txiki
batera; islamaren ohiturak, zehatz-mehatz bete beharko ditu bere bizia
arriskuan ez jartzeko. 004 umeak Suitzan pasatuko du bere bizitza, nigandik urrun
bizi den familia baten. Bertan, aurrekoaren antzera, bizimaila altu eta eroso
batera moldatuko da.
Ezkutuan eramango dudan jarduna izango da, eta ez Victor
Frankesteini gertatu zitzaion bezala munstro bat ateratzearen beldur naizelako,
ilegala delako baizik. Egia esanda, uler dezaket ekintza hau ilegala izatea,
bizitza artifizialak gizakiaren espeziearen desagerpena ekarri dezake eta.
Esperimentu hau egiteko grina aspaldi piztu zitzaidan, nere gurasoek adoptatua
nintzela esan zidatenean, hain zuzen. Milioika galdera planteatu dizkiot neure
buruari momentu hartatik, baina badago bat burutik kendu ezin dudana: zein
izango nintzateke ni, nere gurasoek hona ekarri ez
banindute?
Esperimentu honen helburua hasteko, dna-k eta biologiak gure
bizitzaren zati oso txikia direla frogatu nahi dut, eta ez askok esaten duten
bezala honek determinatzen gaituela. Hortaz gain, kulturak eta klase sozialak
gure bizitzan duten garrantzi izugarria azpimarratzea da nire nahia. Nire
bizitza baldintzatu duen galderaren erantzunaren bila nabil, nola aldatu daiteke
biologikoki berdina den pertsona baten bizitza, arrazoi kultural eta sozial
sinple batzuengatik?
3. KLON-KLON
Iritsi da eguna nire ametsa aurrera eramango dudana, gaur bidaliko
ditut klonazioa gauzatuko dituzten zelulak, eta noski umeek beraien bizitzako
17 urteetan soinean eramango dituzten kamerak.Premiazkoa da kameraren funtzioa, izan
ere, modu horretan beraien bizitzen guztizko kontrola eramango dut nire
laborategitik, George Orwellen 1984 liburu klasikoan bezala.
Ugalketa asexual
baten parekidea dela esan dezakegu, klonaziorako beharrezkoa den prozesua.
Denok dakigun moduan, umea era “naturalean” sortzeko ezinbestekoak dira 46
kromosomak. Hori lortzeko beharrezkoa da obuluaren 23 kromosoma,
espermatozoidearen 23 kromosomekin elkartzea. Eskerrak zientzia aurrera doan!
2035ean lortu zuen lehen aldiz Mar Shileik ugalketa asexuala
aurrera eramatea Teknika berdina baliatu dut nik, bainahelburu
desberdinarekin.
Texto en su lengua original · © su autoría.