Finalista del jurado
Monikari proposamena
- Presidente anderea, hemen dira Taleb presidenteordea etaKorporazioko zuzendari
orokorra eta zuzendari zientifikoa.
- Ederki, sar daitezela.Handia izanagatik,
goxoa zen Gobernuko presidentearen bulegoa. Inbidia ziztada bat sentitzen
zuen Antoni Taleb presidenteordeak han sartzen zen bakoitzean; izan ere,
ekonomia-ministerioan zuen egoitzak ez zuen honekin zerikusirik. Berarekin
batera sartu ziren bulegoan berrogeita hamar urte inguruko emakumea eta
hirurogeiinguruko gizona:
- Monika, hauek dira Andrea Asimi doktorea,
Korporazioko zuzendari zientifikoa, eta Ben Turus jauna, Korporazioko zuzendari
orokorra.
- Ongi etorri bioi. Turus jauna ezagutzen nuen baina Asimi
doktorearekin ez nuen inoiz topo egin. Zer moduz dena, kafea nahi duzue? Ura
badugu hemen nahi duzuenean hartzeko.Kafe beharrik ez zuen hirukote bisitariak eta
presidenteak lau aulkiz inguratutako mahai biribil bateraino gidatu zituen.
Korporazioaren azken hiruhilabeteko emaitzei buruz hitz egin zuten bost bat
minutuz, bileraren benetako gaiari heldu aurretik. Zegokion moduan, presidenteak
erraztu zuen gai-aldatzea:- Antonik aurreratu dit gaur aurkeztu nahi didazuena,
baina ez dit gehiegi kontatu nahi izan. Aitortu behar dut jakin-min handia
dudala.
- Gu ere azaltzeko gogoz gaude, egia esan – ihardetsi zuen Korporazioko
zuzendariak.
– Dakizun bezala, duela hogei bat urte, 2030ean , garatu
genuen lehenengo Machina Oeconomiae, ordutik ekonomia ministerioan laguntzaile
gisa erabili den adimen artifiziala. Esperientzia honen emaitzen laburpen bat
Asimi doktoreak eta ministroak egin dezakete nik baino hobeto.Andrea Asimik bere
nagusiari buruarekin baiezkoa egin eta irribarre alaia zuzendu zion
presidente andereari:
- Benek esan duen moduan, hogeita bi urte daramatzagu
Machina Oeconomiae erabiltzen, gobernu ezberdinekin. Laburbilduz, hiru fase
izan ditugu. Hasieran Machina aurreikuspenak egiteko erabiltzen genuen:
hurrengo urteko prezioen igoera, barne produktu gordinaren bilakaera,
langabezia tasa, eta abar.Hau zioen bitartean poltsikotik pantaila bilgarri bat
atera eta mahai gainean zabaldu zuen, mahaian zeuden laurok ikusteko
moduan.
- Pantailan ikus dezakezue nola aurreikuspen horiek doitzen joan ziren.
Hasieran hain onak ez baziren ere, bosgarren urtetik aurrera batez beste
ehuneko laurogeita hamabosteko zehaztasuna izan dute eta, gainera, urte guzti
hauetan estimazio-errore handienak ere oso txikiak izan dira. Hau
da, aurreikuspenak beti daude benetako emaitzatik oso gertu, kasu txarrenetan
ere.Eskua gainetik pasa eta pantaila itzali zuen azalpenarekin aurrera egiteko:
-
Hasierako urte horietako arrakasta ikusita pixkanaka Machina erabiltzen hasi ginen
ez iragarpenak egiteko soilik, baizik eta erabakiak hartzen laguntzeko
ere. Gobernuak har zitzakeen neurri ezberdinak simulatzen ziren eta haien
aurrean Machinak aurreikuspen ezberdinak egiten zituen. Esaterako, simulatzen
zen interesak puntu bat igota ala berdin utzita zer gertatuko litzatekeen, eta
emaitzen arabera ekonomia arloko erabakiak hartzen hasi
ziren Ministerioan.Presidenteak hasperen egin eta baietz esan zuen buruaz.
Gogoan zuen oposizioan zegoela izan zuela Machinaren berri eta nola bere
alderdiko zientzia eta teknologia aholkulariekin hitz egin ostean erabaki zuten
Machinaren kontrako iritzirik ez ematea, etorkizunean beraiek ere
erabiliko zutelakoan. Andrea Asimik jarraitu zuen:
- Eta azken pausua
konputazio kuantikoa eta adimen artifizialaren elkartzeari esker eman
genuen: azken sei urtetan Machinak errealitatea behatu ondoren neurri
ekonomikoak proposatu ditu, bere kabuz, eta gehienetan Ministerioak neurri
horiek hartu egin ditu.Antoni Taleb presidenteordeari begira esan zuen azken esaldi
hau, eta honek jarraitu zuen:
- Hori da. Eta emaitzak hor daude, askotan hitz
egin dugu honetaz, Monika. Azken sei urtetan izan dugun egonkortasun ekonomikoa
paregabea izan da. Batez beste ehuneko bi hazi da ekonomia urtero, langabezia
historia osoko minimoa da, soldatak igo egin dira prezioak baina bost puntu gehiago.
Eta bitartean inguruko herrialdeak ez atzera ez aurrera egon dira eta gainera
ingurumenaren gaineko eragina jaisten ari gara urtero.
- Ulertuta. Eta orain
orduan zer ari zarete proposatzen, zehazki? –galdetu zion presidenteak, disimula
ezinezko premiaz. Begiradaz, presidenteordeak Andrea Asimiri eskatu zion
erantzuteko.- Machinak Oeconomiaek bere kabuz ikasten du. Eskura duen munduko
informazio digital guztia prozesatzeko gai da eta horretan oinarrituta Gobernu
honek har ditzakeen neurri ekonomikoak proposatzeko garatu genuen. Neurri
horien azken helburua gizartearen ongizatea maximizatzea da. Baina orain, bere
kabuz, neurri ekonomikoez gain beste arloetako neurriak ere proposatzen ari
da: hezkuntza, segurtasuna, kanpo-politika, osasuna, … Korporazioko
presidenteak hartu zuen orduan hitza, presidenteak 'Hau ez da gertatzen ari'
pentsamendua burutik kendu ezin zuen
bitartean:
- Ondo baderitzozue, Machinak
berak azalduko digu proposamen horien atzean dagoena.Andrea Asimik aurretik mahai
gainean zabalik utzitako pantaila piztu egin zen orduan eta Machinaren irudia
azaldu zen bertan. Ahots garbi eta lasaia zen Machinarena:
- Presidente anderea,
'Hau ez da gertatzen ari' pentsatzen egongo zara beharbada.Bi ordu beranduago hiru
bisitariek presidentearen bulegoa utzi zutenean, bi eskuez aurpegia estali eta
begiak itxi zituen presidente andereak
Texto en su lengua original · © su autoría.