Premio del jurado
Atzera bueltatzerik balego…
Askotan galdetu diot nire buruari denboran atzera eginez gero, zer aldatuko nukeen.
Ez dakit. Munduaren historian gauza batzuk aldatuko baziren, gaur egun askoz hobeto
egoteko aukera edukiko genuke. Baina denok dakigu denboran atzera egitea guztiz
ezinezkoa dela.
Leire naiz, 16 urte dauzkat eta Arabako herri txiki batean
guraso eta nire bi anaiekin bizi naiz.
2038-7-5
Etxeko ganbaran nago, nire
txikitako gauzak ordenatzen. Liburu batzuen artean, aitonak oparitu zidan erloju
zaharra ikusi dut. Erlojua begiratu dut. Arraroa da, funtzionatzen ari da. Baina
aspaldian giltza eman gabe ezinezkoa da funtzionatzea!
Giltza ematen saiatu
naiz. Ez dabil. Agian alderantzizko norabidean jiratuta… bai, lortu dut. Bat-batean
gorputz osoan dardara bat sentitu dut. Ingurura begiratu dut. Ganbara aldatuta dago…
9 urte nituenean bezala dagoela dirudi. Erlojua begiratu dut, 2029-6-24a markatzen
zuen, gaueko hamarrak.
Beheko solairura jaitsi naiz, aita eta ama albisteak
ikusten ari dira. Oso gazte daude. Eta ume hori lotan?...Ni naiz! Egongelara sartu
naiz, gurasoek ez naute ikusten, baina atea ireki dela bai antzeman dute. Ni
haientzat ikusezina naiz. Baina nik egiten ditudan ekintzek eragina dute!
Denbora
dexente egon naiz garai honetan, nire guraso gazteak begiratzen. Baina, nola
bueltatuko naiz nire garaiera?! Urduritzen hasi naiz. Ezin nuen erlojuaren giltza
aurrera eraman, eta atzerantz jiratuko banu denboran atzerago joango nitzateke.
Beraz, alarmaren botoia sakatu dut. Berriro sentitu dut dardara. Nire garaian nago
berriro.
Erlojua hartu eta nire logelara joan naiz. Gau osoa esna igaro
dut.
Orain ulertzen ditut aitonaren hitzak erlojua oparitzerakoan: Leire kuttuna,
erloju zahar hau ez da traste bat, garaia heltzen denean ordua adieraziko
dizu.
Erloju honekin munduan gertatu diren gauza txarrak ekiditzea lortu
dezaket!!
Argi daukat zein izango den lehenengo geldialdia: 2020ko pandemia
mundiala.
Badakit ez dela erreza izango. Baina, plan bat
daukat.
2038-7-6
Presidenteari gutun bat idatzi diot, hurrengo egunetan
zer datorkion anonimoki kontatzen.
Egun pare bat itxarongo dut. Horrela,
pentsatzeko denbora edukiko du. Baita gutunean jartzen duen guztia hitzez-hitz
gertatzen ari dela ikusteko. Eta orduan nire aholkuak kontuan
izateko.
2038-7-8
Bigarren gutuna idatzi diot. Honetan, tratu bat
eskeintzen diot: poblazio guztia berrogeialdian jarri beharko du (bakarrik
beharrezkoak diren lanak mantenduko dira: merkatuak, osasun zentroak,...) eta
behar-beharrezkoa bada soilik atera ahalko da jendea etxetik. Argi azaldu beharko
dizkio poblazioari arriskuak eta betebeharreko arauak zeintzuk diren. Herritarrak
beldurtu gabe konzientziatzeko. Denok arazoaz arduratzen eta konponbidean parte
hartzen. Orduan, dena kontrolpean daukatenean covid-19aren txertoa emango
diet.
2038-7-9
Presidentearekin tratua egin dut. Poblazio guztia dago
konfinatuta. Eta jendea birus hau ez harrapatzeko, medikuak etxez-etxe joango dira
herritar guztiei txertoa jartzen. Pandemiaren ondorioak ezagutu gabe eskainiko
banien, herritarrek ez zuten haintzat hartuko. Horrela, konfinamenduaren egoera eta
txertoaren beharra ulertuko dute eta, egun gutxi batzuetan eguneroko bizitzara
bueltatuko dira.
2038-7-17
Lortu dut!!! Pandemia mundiala sahiestu
dut.
Bakarrik 200 pertsona inguru hil dira covid-19agatik. Pena ematen dit, baina
egia esan bizitza asko salbatu ditut.
Oso pozik nago.
2038-7-18
Munduan
erloju honekin gauza asko aldatu ahalko ditut. Nahiz eta ezagutza eta kuriositate
hutsagatik bidairen bat egitea ere pentsatu dudan. Baita zuri, aitona, bisita bat
egitera ere.
Eskerrikasko horren opari bereziagatik.
Texto en su lengua original · © su autoría.