Premio del jurado
Gutuna
Egunak, asteak, hilabeteak igaro ziren. Ez zen egon erantzunik. Bat batean,
txirrina entzun nuen. Atea irekitzera joan nintzenean harrituta geratu nintzen
nire aurrean neukanarekin. Ez nituen ezagutzen bi gizon horiek baina oso bitxiak
ziruditen.
- Einstein jauna?- galdetu zidan haietako batek.
- Ni neu.
Nork galdetzen du?- erantzun nien, oraindik harrituta nire unibertsitateko
bulegoan agertu zirelako.
- Estatu Batuetako Etxe Zuritik gatoz, Franklin D.
Roosvelt presidentearen izenean. Zuk bidalitako gutunaz hitz egin nahiko
genuke.
Gustura hartu zuten eskeini nien kafea eta nire bulegoan zeuden
besaulkietan eseri ginen hitz egitera.
- Zuk emandako informazioaz
baliatuta proiektu bat abiaraziko dugu. Manhattan proiektua deiturikoa. Beste
zientzialari batzuk egongo dira eta zuk ere parte hartzea nahi dugu.
- Ez
dakit ba... Zertan datza zehazki?
- Gutunean agertzen den bezala, bigarren
mundu gerrari amaiera emango dion arma nuklearra garatzeko aukera dugu uranioa
erabiliz.
- Ez dut parte hartuko-. Ez nuen parte hartu nahi hain beste
suntsiketa sortuko zuen proiektu batean. Arma horrek ez zuen bakarrik bigarren
mundu gerrarekin amaituko, familia askorekin baita.
Proiektuarekin
aurrera jarraitu zuten, Bohr, Feyman eta Oppenheimerrek parte hartu zutelarik.
Lise Meitnerrek, nik bezala, ez zuen parte hartu nahi izan. Berarekin lan egiten
zuenak, berriz, Otto Hankek , parte hartu egin zuen.
Manhattan proiektuan
garatu zuten bonbak Hiroshima eta Nagasaki hirien gainean bota zituztenean,
abustuaren 6 eta 9an, min handia hartu nuen. Irratitik entzun nuen, ezin nuen
sinetsi egin zutena. Hainbeste bizitza hutsera botata, hainbeste familia galdu
eta hainbeste hildako haur... aldatu ezin den datu historikoa da.
Bonbak
eragindako suntsiketa atmosferatik ikusi ahal zen eta tenperatura eguzkiaren
gainazalekoa baino altuagoa izan zen. Ezin dut ezta imajinatu Hiroshima eta
Nagasakiko biztanleek jasan behar izan zutena. Gainera, horietako batek
bizirauteko gai izango balitz, ez luke asko iraungo, erradiazioak poliki-poliki
hilko zuelako, heriotz motela eta mingarria sortuz.
Albistea entzun
ondoren, gertatutakoa berraztertu nuen, gutuna Roosvelt-i bidali ezean, zarrazki
hau gertatuko litzake?
Texto en su lengua original · © su autoría.