Finalista del jurado
Nire ametsa betetzeko prest
Nahia naiz, 27 urte ditut eta nire istorioa kontatuko dizuet. Txikitatik
medikuntza gustatu izan zait. 5 urte nituela nire pelutxeak hartu eta gaixoak
bezala zaintzen nituen. Batzuetan, istripu baten bidez zati bat puskatzen
zitzaien eta orduan nik josi eta tirita bat jartzen nien. Beste batzuetan,
tenperatura oso altua izaten zuten eta izotza jartzen nien.
Orduan, ez genuen
diru arazorik eta oso zoriontsu ginen aita, ama eta ni. Bai ondo irakurri duzun
bezala “oso zoriontsu ginen”. Nire ama, nik 7 urte nituela, hil zen auto istripu
batean. Nire aita oso gaizki pasatzen ari zen eta nik ezin nuen ezer egin bera
animatzeko. 14 urterekin nire aita oso gaizki jarri eta hospitalera joan zen.
Minbizia zuela esatean bihotza erori zitzaidan. Nik ez nekien zer egin. Urte
hartan ez nintzen oso ondo ibili eskolan, baina hala ere aurrera pasatzea lortu
nuen. Ia egunero joaten nintzen aita bisitatzera.
Zer ikasi nahi nuen
galdetzean irakasleek, pentsatu gabe medikua izan nahi nuela esaten nien. Oso
gustoko nituen zientziarekin erlazionatzen ziren gaiak. Zientzia proiektuetan
beti 10ak ateratzen nituen.
Batxilergoko azkeneko urtea, nota haiekin nik
nahi nuen unibertsitatera sartzeko aukera izango nuen. Kurtso hartan ez nintzen
aita bisitatzera joan. Egunak ikasten eta lanean pasatzen nintuen. Lana egin
beharra neukan nire ikasketak eta aitaren tratamenduak ordaintzeko. Oso justu
ibiltzen nintzen diruarekin, nola gastatu pentsatu beharra neukan beti. 5
urtetatik ari nintzen dirua aurrezten nire ametsa betetzeko, medikua izatea.
Horretarako unibertsitate on batera joan behar nintzen eta diru asko behar zen
bertara sartzeko.
Egun batean, hospitaletik deitu zidaten eta oso arraroa
iruditu zitzaidan. Telefonoa hartu eta lehenengo hitza entzun ahala negarrez
hasi nintzen. “Sentitzen dut, zure aita gaur gauean hil da”, esan zidan
hospitaleakoak. Telefonoa lurrera bota nuen eta negarrez hasi nintzen.
Lanera
joatea utzi nion eta eskolara ere bai. Oso gaizki pasatzen ari nintzen eta diru
gabe nengoen. Nire apartamendua ordaindu beharra neukan eta ez nuen dirurik. Ez
neukan familiakorik inguruan, ezta lagunik bere etxera joateko. Ezin nintzen
kalean gelditu, orduan txikitatik gordetako dirua neukala gogoratu nintzen. Ez
nuen diru hori gastatu nahi, baina egin beharra neukan lo egiteko toki bat nahi
banuen. Itxulapikoa ireki eta bi hilabetetarako dirua neukala ikusi nuen. Orduan
pixkat lasaitu nintzen. Hurrengo egunean ordaindu nuen. Nire aupegia ispilu
aurrean begiratzean pena eman zidan. Nire buruak pena ematen zidan. Begiak
gorrituta, begi poltsa izugarriak nituen eta oso zikina nengoen. Ia bi aste
nijoan etxetik atera gabe. Orduan, pentsatu nuen “baina zer ari naiz egiten?
Momentu hau hala ere helduko zen”, dutxatu egin nintzen, zerbait jan eta kalera
atera nintzen paseatzera.
Ondo egin zidan haize freskoa hartzeak. Eserleku
batean eseri nintzen, bertan txoriak ikusi nituen txio-txioka eta hegan. Zerura
begiratu, eta nire aita bertan gustora egongo zela pentsatu nuen. Nire aita
dagoeneko nere bizitzatik joan zen eta nire bizitzak aurrera segitzen zuen, ezin
nuen horrela jarraitu eta lanean eta ikasten jarraitzeko motibazioa bueltatu
zitzaidan. Hurrengo astean lanean hasi nintzen berriro eta zor guztiak kendu
nituen. Gainera, ez nuen aitaren medikamenturik ordaindu behar eta diru gehiago
aurrezteko aukera neukan. Azterketa guztiak berreskuratu nituen (ez zen lan
erreza izan). Unibertsitatera joateko dirua aurreztu eta nahi nuen
Unibertsitatera sartu nintzen. Oso nota onak atera nituen, asko gustatzen
zitzaizkidan gaiak zirelako. Graduatu eta urte batera ospitale batean hartu
zidaten.
Orain bertan nago eta oso gustura nago. Umeak, helduak… nola
sendatzen diren ikusten ditut, naiz eta beste batzuetan ez diren sendatzen,
baina gehienetan sendatzen dira. Nire aita ezin izan nuenez sendatu, beste
pertsona batzuk sendatzen saiatzen naiz nik pasa nuen momentu berdinetik ez
pasatzeko.
Texto en su lengua original · © su autoría.