Premio especial de inteligencia artificial
Phonden meategiak
Shaha Doktoreak eta Middletonek 8 urte zeramaten batera lan egiten, Phonden
minerala aurkitzeko nahiarekin, ezaugarri bereziak dituen arroka mota baita, eta
horrek hain berezi eta preziatua egiten du. Phondenak barruan zuntz moduko
harizpiak dauzka, eta hauek gizakion burmuinaren antzera jokatzen dute,
horregatik, adimen artifizialdun androidean sortzeko mundu honetan existitzen
den materialik onena da.
Dena den, material hau soilik behin ikusi izan dugu
gizakiok, orain dela 23 urte Mark Grant Doktorea aurkitu zuenean. Jazo zen
arazoa izan zen gaur egongo teknologiak ez zituztela,beraz, mineral horrek
dauzkan erabilpenak ez ziren ezagutzen. Zorionez, Shaha eta Middlleton munduko
zientzialarien elitean egon ziren, baina, bere lukukerria halakoa izan zenez
mundu osoaren aurka agertu ziren, ikerketa lanekin jarraitu nahi zutelako.
Hasiera batean, Shahak unibertsitate batean egiten zuen lan, Phondenari buruzko
ikerketak egiten, eta unibertistateak bere ikerketak finantziatzen zituen, baina
espedizioa antolatu nahi izan zuenean bizkarra eman zion, eta beste baten dirua
bilatzera joan zen. Momentu hartan, Middleton ezagutu zuen, Hegoaldeko mutil
aberatsa, eta berarekin lanean hasi zen. Lehenengo momentuetan ez ziren guztiz
ondo moldatzen, hala ere, haien helburua berdina zen, hortaz, taldean lan egitea
aukerarik onena zela konturatu ziren eta lanean ondo aritu ziren 8 urte luzetan
zehar.
Ikerketak ez zuen ondorio biribilik ematen, 2056ko apirila heldu
zenera arte. Apirilaren 19ko gauan, Shaha laborategian zegoen,lortutako datu
batzuk antolatzen, eta momentu horretan, bere eskumaldean zegoen ordenagailu
batek zarata karrankariak egiten hasi zen. Shahak ezin zuen sinetsi pantaila
begiratzean, Phonden iturri txiki bat aurkitu zuen ordenagailuak. Bere gorputza
dardarka hasi zen eta ondoan zegoen aulki batean jesarri zen, sinetsi gabe.
Harridura une horiek eta gero , telefonoa eskuratu zuen eta azkar batean
Middletonen zenbakia markatu zuen.
Lau alditan deitu ostean Middletonek
telefonoa hartu zuen, ahots zakarrarekin hitz egin arren Shahak esan zuenaz
jabetu zen. Hasierako uneetan isilik geratu zen, baina, ziztu bizian guztiz
esnatu zen eta laborategira abiatu zen. Bertara heldu zenerako, doktorea mapa
batzuk begiratzen ari zen, mineral iturria, zehatz-mehatz, non zegoen aurkitu
nahian.
Hilabete bat beranduago Iparralderantz bidea hartu zuten, Phondena
aurkitzeko itxaropentsu. Itsasontzian abiatu ziren, izan ere, meatokia ozeano
Artikoan zegoela ondoriaztatu baitzuten apirileko gau horretan. Itsasontzian
denetarik zeramaten: janari mordoa, urpekaritza trajeak eta itsaspekoa bestelako
ekipamendu berezia, laborategiko materiala eta bestelako tresnak, denak mineral
hori aurkitzeko tresnak. 81°13'07.5"N 21°37'15.9"E kordenatua zen meategiaren
kokapen zehatza, eta zientzialariek hara joateko asmoa zuten.
Bertara heldu
zirenean egin zuten lehenengoa laborategi txiki bat prestatzea izan zen,
ikerketa lanak egiten jarraitzeko. Hori egin eta gero, Shahak itsaspekoa
prestatu zuen, baina uretan murgildu baino lehenago Middleton begiratu egin
zuen, momentu hori gertatzen ari zela bermatu nahian. Segundo batzuek ostean,
Shahak, ozeanoaren sakontasunerako bidea hartu zuen, bere bizitzako altxorraren
bila.
Gero eta beherago egotean, orduan eta argitasun gutxiago zegoen,
beraz, itsaspekoaren argiak piztu eta Middletonekin hitz egiten hasi zen, honek
nora joan esaten zion bitartean. Behera eta behera joan zen, eta irratia gero
eta txarrago entzuten zen, izan ere, Middleteonekin zuen komunikazioa guztiz
eten egin zen eta, soilik, zarata zorrotzak entzuten ziren. Puntu horretan
doktorea izutzen hasi zen, eta gainazaleko bidea hartzeko zorian zegoenean
aurrean zegoen ikusi zuen.
Bat-bateko argia sortu zen, eta Shaharen begiak
ikusten zutena sinesgaitza zen. Phondenez osatutako egitura erraldoia zeukan
aurrean. Hori amets bat ez zela ziurtatu zuenean, itsaspekoaren mandoak hartu
eta phondena hobeto ikusteko hurbildu zen. Zuri eta arrosa argi koloreko
minerala zen, eta gertutik begiratzean barruko zuntzak ikusten ziren. Bi alditan
pentsatu barik, itsaspekoak zeraman kamara berezia atera eta argazkiak ateratzen
hasi zen.
Ordu batzuk beranduago, Middleton eta Shahak errefortzuak eskatzen
ari zen, mineral erraldoi hori ateratzeko baliabide gehiago behar zituztelako.
Mundu osora zabaldu egin zen berria, eta hurrengo goizean minerala ateratzeko
hainbat eta hainbat itsasontzi agertu ziren, apartako tresnekin, baita
kazetariak ere. Azken hauek milaka galdereekin bonbardatu zituzten
zientzialariak eta teleberri eta egunkari guztietako portadetan agertu
ziren.Jende guztia adi zegoen ozeano Artikoan gertatzen ari zen jakin nahian.
Joan ziren pertsona eta zientzialari guztiekin bildu ziren eta operazio berezia
prestatu zuten, Phondena itsasoko sakontasunetik ateratzeko.
Aste baten
buruan, 13 tona inguru pisatzen zuen mineral erraldoia itsaso barnetik ateratzea
lortu zuten eta itsasontzi handi batean garraiatu egin zuten kostalderantz.
Shaharen eta Middletonen lanak haren fruituak izan zituen eta aurkikuntza horri
esker, hurrengo urteetan abantaila ikaragarriak egingo ziren adimen
artifizialaren arloan.
Texto en su lengua original · © su autoría.